12:48

Politika

Kereila aurkeztu du

Uribetxebarriak omenaldia jasotzea onartu zuela argudiatu du AVTk

Erredakzioa

Elkarteak kereila jarri du ETAko preso ohiaren aurka, ospitaletik atera eta gero Arrasaten egin zioten harrera dela eta.

  • Josu Uribetxebarria, ospitaletik ateratzen. EFE

    Josu Uribetxebarria, ospitaletik ateratzen. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) kereila kriminala aurkeztu du gaur Auzitegi Nazionalean Josu Uribetxebarria ETAko preso ohiaren aurka, Donostia Ospitaletik atera eta gero Arrasaten egin zioten harreran terrorismoa goratzea egotzita.

Elkarteak salaketan gogorarazi duenez, Jose Luis Castro epaileak indarkeria goratzea helburu duten manifestazioetan parte hartzea debekatu zion Uribetxebarriari, baldintzapeko eskatasuna emateko autoan.

AVTren ustez, preso ohiari egin zioten harrera terrorismoa goratzeko ekitaldia izan zen, "ETA erakunde terroristarekin lotuta dagoen lokal batean" egin zutelako, parte hartzaileek presoen aldeko ikurrak zituztelako eta "Jo ta ke irabazi arte" aldarria oihukatu zutelako. Oihu hori "ideologia terroristarekin ados daudenek" egin ohi dutela esan du elkarteak.

Hori dena, gainera, preso ohiaren "oniritziarekin" egin zuten, betiere AVTren esanetan. "Uribetxebarriak ezagutzen zuen ekintza horren esanahia, hots goratzea eta omenaldia jasotzea, eta ez zen aurka agertu", gaineratu du.

Elkarteak omenaldian parte hartu zutenei ere zabaldu die kereila, Uribetxebarriak egindako delituak "omentzea, goratzea eta justifikatzea" egotzita.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena