07:32

Politika

Uribetxebarria auzia

Gobernua: 'Epaileak berriz kartzelatu dezake Uribetxebarria'

Erredakzioa

Espetxe Zuzendaritzak ETAko preso ohiari ohartarazi dionez, epaileak baldintzapeko askatasuna indargabetu dezake.

  • Josu Uribetxebarria, ospitaletik ateratzen. EFE

    Josu Uribetxebarria, ospitaletik ateratzen. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espetxe Zuzendaritzak Josu Uribetxebarria ETAko preso ohia ohartarazi du: epaileak baliogabetu egin dezake baldintzapeko askatasuna, ezarritako baldintzak urratzen baditu edota biktimek haren jokaerarekin Zuzenbide Estatuari "iseka"egin diola uste badute.

Barne Ministeriorik gogorarazi dutenez, baldintzapeko askatasunaren helburua "espetxean ez hiltzea" da, eta epaileak biktimen etxeetara ez hurbiltzea eta indarkeria goratzeko ekitaldietan ez parte hartzea agindu zion.

Uribetxebarriak minbizi sendaezina du, eta asteartean Donostia Ospitaletik atera zen, epaileak baldintzapeko askatasuna eman eta gero.

Asteazkenean, Atlas agentziak kalean grabatu zuen, Arrasaten, Udaletxean eta taberna batean sartzen.

Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) Uribetxebarriaren aurkako salakaeta bat aurkeztuko du gaur, terrorismoa goratzea egotzita, Angeles Pedraza presidenteak atzo aurreratu zuenez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena