Politika
AVT-ren salaketa
Erredakzioa
"Nazka sentitzen dut. Biktimak gogaituta gaude jada, eta hau beste probokazio bat da. Benetan hiltzeko irten bada, etxean geratu dadila", esan du biktimen elkarteko presidenteak.
Angeles Pedraza AVTko presidentea. Argazkia: Efe
Angeles Pedraza Terrorismoaren Biktimen Elkarteko (AVT) presidenteak Josu Bolinaga Uribetxebarriaren aurkako salaketa jarriko dutela iragarri du, terrorismoa goraipatzeagatik.
Pedrazak Madrilen egin ditu adierazpen horiek, Alicia Sánchez-Camacho Kataluniako PPko buruzagiak eskainitako gosari-hitzaldian. Bertan Mariano rajoy Gobernuko presidenteak eta Jorge Fernández Diaz barne ministroak ere parte hartu dute.
“Higuina sentitzen dut”
“ETAko hiltzaileen beste probokazio bat da”, salatu du Pedrazak, eta Jose Luis Castro epaileak presoari indarkeriaren legitimazio zein goraipatze ekitaldietan parte hartzeko debekua jarri ziola gogorarazi du.
“Higuina sentitzen dut. Biktimak gogaituta gaude, beste probokazio bat da. Benetan hiltzeko irten bada, etxean geratu dadila”, esan du biktimen elkarteko presidenteak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa