Politika
Baldintzapean aske
Erredakzioa
Gaixo dagoen ETAko presoa bere kabuz irten da ospitaletik, oso argal eta familia lagun zuela. Itxaroten ari zitzaion jendea besarkatu du.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
Josu Uribetxebarria ETAko presoa Donostia Ospitaletik irten da, familiarrekin eta Herrira ETAko presoei babesa ematen dien kolektiboko kide batzuekin batera, 19:30ean. Uribetxebarria Jose Antonio Ortega Lara kartzelako funtzionarioa bahitzeagatik auzipetu zuten.
Uribetxebarria bere kabuz irten da ospitaletik, oso argal eta familiaren babesean. Itxaroten ari zitzaion jendea besarkatu ostean, auto beltz batean sartu da (anaia zihoan gidari) eta Arrasateko etxera joan da.
Presoak duen minbiziaren aurkako tratamenduarekin jarraitu beharko du, Donostia Ospitaletik (abuztuaren 1ean sartu zuten bertan) etxera iristean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa