18:55

Politika

Hauteskundeen balorazioa

'Euskadiko eta Kataluniako arazoa ukatzeak subiranotasuna pizten du'

Erredakzioa

Artur Masek ''begiak ireki'' eta Euskadiko hauteskundeetan gertatutakoa kontuan hartzeko deia egin du. ''Errealitatea burugogorra da, eta gailendu egingo da'', esan du Masek.

  • Artur Mas Generalitateko presidentea

    Artur Mas Generalitateko presidentea. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
''Begiak ireki'' eta Euskadiko hauteskundeek utzitako emaitzak kontuan hartzeko deia egin die astelehen honetan Artur Mas Generalitateko presidenteak Espainiako erakunde publikoei. Masen ustez, 'Euskadiko eta Kataluniako arazoa ukatzeak subiranotasuna indartzen du'.

''Euskadiko hauteskundeek agerian utzi dute arazoak ukatzeak eta horiei aurre ez egiteak ez dituela arazo horiek konpontzen'', esan du Masek. Halaber, gogora ekarri du joan den legegintzaldian sozialistek eta popularrek ''indarrak'' batu zituztela EAJ Jaurlaritzatik atera eta ezker abertzalea hauteskundeetan egon ez zedin.

''Arazoa konpondu ordez, handitu egin dute'', Masen ustez. Legebiltzar berrian''oso gutxi falta zaie EAJri eta EH Bilduri eserlekuen bi heren batzeko'', esan du.

Generalitateko presidentearen aburuz, sozialisten eta popularren ''amarruek'' indar soberanistak indartu baino ez dituzte egin.

"Kontuan izan dezatela. Hau Euskadin gertatzen da, eta Katalunian gertatuko da. Ez da Galizian gertatzen, eta ez litzateke Murtzian edo Gaztela eta Leonen gertatuko. Hori ulertzen eta onartzen ez badute, ez dute arazoa konpontzea lortuko. Errealitatea burugogorra da, eta gailendu egingo da'', esan du Masek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena