Politika
Puy Saint Guimierren
Erredakzioa
Terrorismoaren aurkako iturrien arabera, lapurtutako ibilgailu batean harrapatu dute ETAko ustezko kidea. EITBren egoitzaren aurkako erasoarekin zerikusia duela uste du Barne Ministerioak.
Frantziako Poliziak, Espainiako Poliziaren laguntzarekin, Saul Curto ETAko ustezko kidea atxilotu du Puy Saint Gulmierren, Polizia iturriek jakinarazi duenez.
Bilbotarra da Saul Curt, eta 32 urte ditu. Terrorismoaren aurkako iturrien arabera, joan den maiatzean lapurtutako ibilgailu batean harrapatu dute ETAko ustezko kidea, aipatu herrian.
Zehazki, eguerdian atxilotu dute, Puy Saint Gulmier (Auvernia) udalerrian, Clermont-Ferrand hiritik gertu.
Hainbat agentziak iragarri dutenez, leku ezezagunean zegoen ETAko ustezko kidea, eta Ertzaintzak terrorista bilatuenen zerrendan sartu du berriki, Europa Press agentziaren arabera.
El Correoren eta EITBren kontrako erasoekin zerikusia
Kantabriako eta Bizkaiko zenbait hondartzetan jarritako lehergailuekin zein Bilboko PSE-EEren egoitzaren kontrako, El Correo egunkariaren kontrako eta EITBren egoitzaren kontrako erasoekin zerikusia izan zuen atxilotuak, Barne Ministerioaren arabera.
Zuloen azpiegituraren ardura
Ministerioak berak ohar batean azaldu duenez, 'Basakatu' talde legalaren kide zen Saul Curto, eta Europa Pressek aipatzen dituen terrorismoaren kontrako adituen ustez ETAko talde logistikoki kidea zen atxilotua. Barne Ministerioak berak zehaztu duenez, egun ETAk Frantzian duen ezkutuko taldean zuloen azpiegituraz arduratzen zen a Curto Lopez.
Ez dute armarik atzeman
Segurtasun indarrek uste dute Saul Curto ETAko talde logistikoko kidea izan litekeela, eta atxilotu duten unean hainbat motxila zeramatzala azaldu dute, Europa Press agentziak jakitera eman duenez. Lehen miaketan, baina, ez diote armarik atzeman soinean, terrorismoaren aurkako iturriek agentzia horri emandako datuen arabera.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa