Politika
LEGEGITZALDIKO ITUNA
AGENTZIAK | EITB Media
Francisco Galindo Velez PSOEren eta Juntsen artean bitartekari lana egiten ari den nazioarteko bitartekariak eskaera hori egina zion alderdi independentistari.
Cruset y Nogueras, en el Congreso. Foto de archivo: EFE
PSOEren eta Juntsen arteko nazioarteko bitartekariak eskatu bezala, Juntsek erretiratu egingo du Sanchezek konfiantza galdea egin dezan alderdi independentistak aurkeztutako legez besteko proposamena.
Juntsen zuzendaritzak bilera egin ondotik jakinarazi du erabakia Jordi Turull idazkari nagusiak. PSOEren eta Juntsen ordezkariak elkartu ziren aurreko ostiralean, Suitzan, legegintzaldirako itunean hilero hori egitea adostu baitzuten, Kongresuan konfiantza galdea egiteko proposamena eztabaidatu baino egun batzuk lehenago.
Legez besteko proposamena erretiratzea erabaki arren, Juntsek Sanchezekin duen konfiantza "zeharo kaltetuta" dagoela nabarmendu du Turullek. Hala ere, Galindoren eskariari jaramon egin eta "haustura saihesteko azken ahalegina" egitea erabaki du, Espainiako Gobernuari akordioak betetzeko "denbora emateko".
PSOEk Juntsen erabakia errespetatzen du
Sanchezek konfiantza galdea egin dezan alderdi independentistak aurkeztutako legez besteko proposamena erretiratzeko erabakia errespetatu du PSOEk.
Carles Puigdemont buru duen alderdiarekin dituzten desadostasunak onartu arren, negoziazioan eta akordioan konfiantza izaten jarraitzen dutela adierazi du PSOEk. Ildo horretan, elkarrizketaren aldeko "apustua" berretsi dute "legegintzaldian aurrera egiteko" balioko duelakoan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa