13:09

Politika

Espetxe politika

Gaixotasun larri bat duen ETAko preso bat ospitaleratu dute

Erredakzioa

Aitzol Gogorzak buruko gaitz larri bat du, eta joera suizidak ditu, Etxeraten esanetan.

01:19
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aitzol Gogorza ETAko presoa Basurtun ospitaleratu dute, gaixotasun larri baten ondorioz, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.

Gogorzak buruko gaitz larri bat du, eta joera suizidak ditu, Etxeraten esanetan. Hain zuzen ere, larri dauden eta ezker abertzaleak askatzea eskatzen duen 13 presoetako bat da Aitzol Gogorza.

Duela hilabete bat, Auzitegi Nazionalak larri dagoen beste preso bat askatu zuen, Josu Uribetxebarria.

Aitzol Gogorza (37 urtekoa) Basauriko espetxean betetzen ari da zigorra. 1999an atxilotu zuten, Frantzian, eta, une horretan, 1997. urteko otsailaren 10ean Rafael Martinez Emperador Auzitegi Goreneko epailea hiltzeko ETAk erabili zuen pistola atzeman zioten.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena