Politika
Konferentzia
Erredakzioa
Euskal gizarteko alderdi eta eragile nagusiek parte hartu zuten bake prozesuan mugarri izan zen ekitaldian.
Aieteko Konferentzian parte hartu zuten nazioarteko adituak. Argazkia: EITB
Informazio gehiago (1)
Urtea bete du gaur ETAren iragarpenaren aurreko izan zen Aieteko Adierazpenak.
Konferentziak Kofi Annan buru zuen nazioarteko ordezkari talde batek bost puntuko adierazpena plazaratu zuen, euskal gizarteko alderdi eta eragile nagusien babesarekin.
Lehenengo puntuan ETAri indarkeria uzteko eskatu zioten. Adierazpena argitaratu eta hiru egunera etorri zen ETAren erantzuna, indarkeria uzteko erabakia hartua zuela iragarri baitzuen.
Hori da, oraingoz, bost puntuetatik bete den bakarra.
Lehenengo puntu hori gauzatuz gero, deia egiten zioten Espainia eta Frantziako gobernuei, ondorio buruz ETArekin hitz egiteko deia egiten zieten.
Beste hiru puntuetan biktima guztien aitortza, berradiskidetzea eta elkarrizketa politikoa iradokitzen ziren.
Nazioarteko adituen lana eta parte-hartzaileak
50 urteko indarkeria amaitu eta behin betiko bakea lortzea posible zela sinistuta etorri ziren Donostiara Aiteko Bake Konferentzian parte hartu zuten nazioarteko sei izen ezagunek. Bertie Ahern Irlandako lehen ministro ohiarekin batera, Ipar Irlandan aktore nagusi izan ziren SIN FEINeko Gerry Adams eta Tony Blairen aholkulari izandako Jonathan Powell, Kofi Annan Nazio Batuen erakundeko idazkari nagusi ohia, Pierre Jose Frantziako Barne ministro ohia eta Gro-Harlem Bruntland Norvegiako lehen ministro ohia.
Denen izenean adostutako adierazpenak zioenez, ez ziren etorri gauzak nola egin esatera, hainbat gatazketan izandako esperientziatik abiatuta, ekarpena egitera baizik.
2011ko urriaren 17an, konferentzian parte hartu zuten 50 bat eragilerekin elkartu ziren. PP eta UPyD izan ezik, gainerako euskal alderdi politiko guztiek parte hartu zuten. Lau sindikatu nagusiak (ELA, LAB, UGT eta CC. OO.), patronala, eliza eta beste hainbat gizarte talde ere joan ziren.
Espainiako Gobernuak ez zuen parte hartu, ezta Jaurlaritzak ere, PSE-EEren ordezkariak Aieten izan ziren arren.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa