Politika
Etxebizitza Batzordea
Agentziak | EITB Media
Eztabaidan, Ione Belarra Podemosen bozeramaileak esan du enpresa horiek "erakunde parapolizial faxistak" direla. "Kolektibo nazi eta paramilitar horiekin amaitzeko" neurriak hartzen ari dela ziurtatu du PSOEk.
Daniel Esteve, Desokupa enpresaren sortzailea. Irudia: EITB
Diputatuen Kongresuko Etxebizitza Batzordeak atzera bota du gaur Podemosek "desokupazio enpresak" legez kanpo uzteko eta haien jarduera gorroto delitu gisa tipifikatzeko egindako proposamena, eta PSOEk abstentziora jo du.
Ekimenak Sumar, ERC eta EH Bilduren aldeko bozak, eta PP eta Voxen kontrako botoak izan ditu, eta Junts eta PSOE abstenitu egin dira.
Eztabaidan, Ione Belarra Podemosen bozeramaile eta ministro ohiak esan du enpresa horiek "erakunde parapolizial faxistak" eta "arazo demokratiko larria" direla.
Belarrak Daniel Esteve aipatu du, Dani Desokupa izenez ezaguna, Desokupa enpresaren sortzailea, eta "gaizkilea", "narkotrafikatzaile baten laguna" eta "ustelen gidaria" dela salatu du.
Victor Camino sozialistak azaldu duenez, bere taldeak "bat egiten du" Podemosen legez besteko proposamenaren "espirituarekin", baina ez du babestu, tramitatzen ari den Zigor Kodearen erreformarekin talde horiek "desartikulatzeko edo legez kanpo uzteko beharrezko aldaketa" gertatuko dela uste baitu, eta kodearen 169. eta 172. artikuluekin "mehatxuak eta bortizkeria amai daitezkeela".
PPk erantzun du Zigor Kodea eskuan hartuta 27 urteko espetxe-zigorra ezar liezaiekeela, eta Podemosen proposamenarekin, berriz, "lau urte baino ez lirateke izango, gorroto-delituagatik". "Zuekin gaizkileek pagotxa dute", aurpegiratu dio Daniel Perez Osma PPren diputatuak Belarrari.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa