Politika
Osakidetza
EITB Media
Hiru urte eman ditu zarratuta zerbitzuak. Larrialdiek gutxienez bi kontsulta izango dituzte, eta 24 orduz egongo dira zabalik.
Santiago Ospitaleko larrialdi zerbitzuen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Gasteizko Santiago Ospitaleko larrialdiak gaur gauean (apirilaren 1eko 00:00etan) irekiko dituzte berriro, hiru urtez zarratuta egon ostean. Zerbitzu berriak gutxienez bi kontsulta izango ditu, eta 24 orduz egongo dira zabalik.
Santiago Ospitaleko larrialdiak 2022ko otsailean itxi zituzten, larrialdien zerbitzua Gasteizko beste erietxean, Txagorritxukoan, zentralizatzeko asmoz. Ordutik, herritarrek zerbitzua berriro zabaltzea eskatu dute, eta Imanol Pradalesen gobernuak eskaerei men egitea ebatzi zuen otsailean.
Hiru urteotan, zenbait zerbitzu ematen jarraitu dute: besteak beste, 112 larrialdi telefonotik bideratutako anbulantziak eta Oftalmologia eta Psikiatriako espezialitatearenak. Gainerakoan, baina, Txagorritxura joan behar izan dute herritarrek arreta jasotzera.
Larrialdiak berriro zabalduta, kasuak larritasunaren arabera sailkatzeko triaje sistema berreskuratuko da, gaixoak horren arabera sailkatuta. Zerbitzuak bi kontsulta edo box gela izango ditu, bakoitzak 11 arretagunerekin (aurrez zeuden seiak, gehi beste bost: bat ospitaleratzeak saihesteko eta beste bi, Psikiatriarentzat). Dena dela, larrialdiak berriro zabaldu arren, langile kopuru berari eutsiko zaio.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa