Politika
Lizarra
EITB Media
Lizarrako alkateak errekurtsoa jarri du eta indarkeria bultzatzea leporatu die. Prozesua bide penaletik joan daiteke eta kartzela-zigorra ere ezarri diezaiekete.
Raimundo el Canastero taldekoei babesa agertzeko egindako elkarretaratzea. Argazkia: EITB.
Lizarrako epaitegietan Raimundo el Canastero musika-taldearen aurka asteazken honetan irain eta kalumnia delituengatik egin behar zuten epaiketa bertan behera geratu da epailearen aginduz.
Indarkeria bultzatzea delitua egotzi die Marta Ruiz de Alda herriko alkateak eta errekurtsoa jarri du Nafarroako Probintzia Auzitegian. Hari dagokio orain erabakitzea falta arin batengatik ala delitu penal batengatik epaitu behar diren musikariak. Auzitegiak bigarrenaren alde eginez gero, lau urte arteko espetxe-zigorra jaso lezakete.
Bien bitartean, irain eta kalumnia delituagatiko epaiketa bertan behera geratu da.
Musika-taldea "Beef alda" abestiagatik salatu zuen alkateak. Musikarien arabera, ordea, "UPNk txosnak kentzeko hartutako erabakia kritikatzen duen protesta ironikoa" da eta adierazpen askatasunaren aldeko aldarria egin dute.
Dozenaka lagunen babes oihuen artean sartu dira Raimundo el Canastero taldeko kideeak epaitegietara.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar