19:59

Politika

Katalunia

Artur Masek Europara joko luke, Gobernuak kontsulta onartu ezean

Erredakzioa

Bestalde, Bruselak adierazi duenez, Espainiak eskatzen badu soilik hitz egingo du Europar Batasunean Kataluniaren independentziak izango lituzkeen ondorioez.

01:01
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidentearen esanetan, azaroaren 25eko hauteskundeetan CiUk gehiengo osoa lortzea "komeni da", independentzia prozesua hasi ahal izateko. Horren ildotik, Espainiako Gobernuak erreferenduma baimendu ezean, gatazka "nazioartean" zabalduko lukeela aurreratu du.

TV3n egindako elkarrizketan, gehiengo osoaren beste helburuetako bat PPk Estatuan duen indarrari aurre egitea izango litzatekeela adierazi du Masek. Gainera, Kataluniako Gobernuak independentzia prozesua abiatzeko "zilegitasuna" izango lukeela iritzi dio.

Masek independentzia lortzeko 'ibilbide orria' zehaztu du: Lehenik eta behin, kontsulta bat deitzeko baimena eskatuko lioke Mariano Rajoyren Exekutiboari, Eskozian egin duten bezala.

Ate hori itxita topatuko balu, Herri Kontsulten lege bat sortuko lukete, eta Estatuak atzera botako balu, "nazioarteko auzitegietara" joko luke, gatazka "nazioartean zabaltzeko". Izan ere, "zilegitasun demokratikoa" kolokan egongo litzatekeela ohartarazi du.

Masen hitzetan, balizko erreferendumaren galdera Kataluniak Europar Batasuneko Estatu izan behar duen izango litzateke.

Europar Batasuna, Kataluniaren independentziaz

Europako Batzordeak soilik Espainiak eskatzen badu hitz egingo du Kataluniaren balizko independentziak Europar Batasunean izango lituzkeen ondorioez, adierazi du Pia Ahrenkilde bozeramaileak.

"Ez dugu Estatu baten barne auziez hitz egingo balizko kontu bat den bitartean", esan du bozeramaileak Kataluniaren eta Eskoziaren kasuengatik galdetu diotenean.

Kasu horretan, "Europar Batasuneko Itunekiko aztertuko genituzke independentziaren ondorioak, hau da, estatu berri batek Europar Batasunaren parte izaten jarraituko lukeen edo atxikimendua eskatu beharko lukeen".



Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena