17:49

Politika

Patriotsen goi-bilera

Abascalek Europako eskuin-muturra xaxatu du Trumpen "bolada ona" aprobetxa dezaten ateratzeko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

2.000 bat pertsonak txalotu dute, Madrilen, EBko erakundeen eta horien ingurumen eta migrazio politika "permisiboen" aurka eskuin-muturreko buruzagi europarrek zabaldutako mezu gogorrak.

  • Patriotsen goi bilera Madrilen

    Patriotsen goi bilera Madrilen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Voxeko buruzagi eta Patriotseko presidente Santiago Abascalek Europako Parlamentuko eskuin-muturreko bazkideak xaxatu ditu AEBko presidente Donald Trumpen "bolada ona" aprobetxa dezaten.

2.000 bat pertsonak txalotu dute, Madrilen, EBko erakundeen eta horien ingurumen eta migrazio politika "permisiboen" aurka eskuin-muturreko buruzagi europarrek zabaldutako mezu gogorrak.

Espainiako, Portugalgo, Italiako eta Hungariako ordezkariak bildu dira ekitaldian, Abascalen, Viktor Orban lehen ministro hungariarraren, Matteo Salvini Italiako presidenteordearen eta Marine Le Pen Frantziako ultraeskuindarren buruzagiaren hitzak entzuteko. Kazetari andana bildu da, gainera: 250 inguru.

Txalorik beroenak Pedro Sanchez Espainiako presidenteari egindako kritikek jaso dute, baina oposizioko buru Alberto Nuñez Feijooren aurkako hitzei ere txalo-zaparradak eman dizkiete bertan bildutakoek. Biek ala biek antzeko jokabidea dutela salatu dute agerraldian.

Espainiako banderak hara-hona zebiltzala, Europa berriz konkistatzeko nahia eta kristautasuna eta familia "tradizionala" defendatzeko "beharra" nabarmendu dituzte ultraeskuindarrek. Halaber, bi generoren alde egin dute: "gizonak" eta "emakumeak".

Ekitaldia hasi eta berehala, Femeneko ekintzaile bat sartu da aretora, bularraldea bistan eta gorputzean honakoa idatzita zuela: "Egin dezagun Europa berriro antifaxista". Horrez gain, zera oihukatu du: "Atzerapausorik ez". Segurtasuneko langileek indarrez atera dute handik.

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen