Politika
EAJ
EITb Media
EAJko presidente izateari uko egin arren, EBBko burukide izateko aukera zabalik utzi du legebiltzarkideak.
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusi ohiak Andoni Ortuzarren bideari jarraitu dio, eta iragarri du EAJren Euzkadi Buru Batzarraren (EBB) hurrengo presidentea aukeratzeko prozesuaren bigarren itzulira jotzeari uko egin diola. Erabaki hori Aitor Estebanen gidaritzapean alderdiaren "batasuna" bermatzeko helburuari egotzi dio, "presidente bikaina" izango delakoan.
Olanok agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, eta azaldu duenez, "arrazoiak Aitor Estebanek berak eta Andoni Ortuzarrek emandakoak dira", izan ere, bigarren itzuli honetan "afiliazioaren parte-hartzearen eta batasunaren unea da", gaineratu du.
Olanok adierazi duenez, "Trantsizioaren mezua, batasuna eta indarra; horixe da gure alderdiak eta gure militantziak une honetan eskatzen dutena, erronka garrantzitsuei aurre egin behar diegulako, eta elkarrekin egingo diegu aurre".
Alderdiko presidente izateari uko egin arren, EBBko burukide izateko aukera zabalik utzi du legebiltzarkideak. "Prozesua bikoitza da: EBBko presidentea eta gero EBBko burukideak izendatzekoa", zehaztu du.
Ildo horretan, EBBko presidentetzarako prozesuari uko egin baina burukideak izendatzeko prozesuan parte hartzeko hautagai gisa aurkeztuko dela azaldu du. Gainera, Olanok esan du Aitor Esteban "EBBko presidente bikaina" izango dela.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa