08:45

Politika

Adierazpen polemikoak

Wert: 'Ez dut zuzenduko; ez da gaitzesgarria katalanak espainiartzea'

Erredakzioa

Hezkuntza ministroak ongi jokatu duela eta zuzentasunez azaldu dela esan du. Halaber, Hispanitatearen Egunean auzi honen gainean erregearekin eztabaidatu izana ukatu du.

  • Soraya Saenz de Santamaria eta Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroa. Argazkia: EFE

    Soraya Saenz de Santamaria eta Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroak adierazi duenez, ez du "koma bat ere ez zuzenduko" eta, ikasle katalanak espainiartzearen harira esandakoa ez dela "batere gaitzesgarria" azpimarratu du. Wertek ongi jokatu duela eta zuzentasunez azaldu dela esan du "El Mundo" kazetan eskainitako elkarrizketan.

Halaber, Hispanitatearen Egunean auzi honen gainean erregearekin eztabaidatu izana ukatu du. "Identitate katalana eta espainiarra bateragarriak direla adierazi nahi nuen nire hitzekin", azaldu du Wertek.

"Seme-alabak gaztelaniaz hezi nahi dituzten gurasoen eskubideak bermatzeko irtenbidea bilatzeko asmoa" du Wertek. Zentzu honetan, hezkuntza proiektu independentisten tresna bilakatu izana errefusatu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena