Politika
DIPUTATUEN KONGRESUA
AGENTZIAK | EITB Media
Diputatuen Kongresuak otsailaren 25eko edo martxoaren 11ko osoko bilkuran eztabaidatuko du Juntsek aurkeztutako legez besteko proposamena. Dena den, konfiantza galdea gobernuburuak bakarrik eskatu dezake, eta Sanchezek dagoeneko esana du "ez duela beharrik ikusten".
Francina Armengol Kongresuko presidentea, Mahaiaren bilera baten atarian. Artxiboko argazkia: EFE
Espainiako Diputatuen Kongresuaren Mahaiak tramitera onartu du Sanchezek konfiantza galdea egin dezan Junstek aurkeztutako legez besteko proposamena. Aurreikuspenen arabera, otsailaren 25eko edo martxoaren 11ko osoko bilkuran eztabaidatuko da.
PSOEk Junts alderdiarekin lorturiko akordioaren baitan kokatzen da gaurko erabakia. Trukean, Juntsek "ezkutu sozialeko ia neurri guztiak" jasoko dituen Espainiako Gobernuaren dekretua (omnibus dekretuaren ordezkoa) babestuko du.
Kongresuko iturriek jakinarazi dutenez, oraindik ez dago argi Juntsen legez besteko proposamena noiz eztabaidatuko den. Bi data daude mahai gainean: otsailaren 25a eta martxoaren 11.
Gaurkoaren aurretik, Kongresuaren Mahaiak birritan atzeratu du Juntsen proposamena tramitera onartu ala ez erabakitzea.
Edozein kasutan, Espainiako gobernuburuak soilik du konfiantza galdea batera deitzeko ahalmena, eta dagoeneko esana du "ez duela beharrik ikusten".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa