Politika
Nafarroa
Agentziak | EITB MEDIA
Nafarroako Alderdi Sozialista gidatzeko hautagaitza bakarra izan da.
Maria Chivite, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Maria Chivite PSNko idazkari nagusiak karguan jarraituko du, Nafarroako Alderdi Sozialista zuzentzeko hautagaitza bakarra izan baita.
Nafarroako Gobernuko presidentea ofizialki hautatuko dute bere alderdiko idazkari nagusi, martxoaren 22an egingo den PSNren 13. kongresuan. Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusi eta Espainiako Gobernuko presidentea bertan izango da, eta, iragarri dutenez, "etorkizuneko Nafarroa marraztuko duten ildo estrategikoak zehazteko" balioko du.
Ramon Alzorriz Antolakuntza idazkariak astearte honetan prentsaurrekoan iragarri duenez, "albiste ona da" Chivitek karguan errepikatzea.
Alzorrizen esanetan, sozialistek erakutsi dute Nafarroak "etorkizuna" duela "PSN Gobernuaren buru dela". Azaldu duenez, Kongresuak "eskrupulurik gabeko eskuinaren eta ultraeskuinaren aurrean gehiengo soziala suspertzeko" balio behar du.
"Gezurrak, informazio faltsuak eta lerratuak dira aurre egin beharreko arrisku handienetako bat; horregatik, alderdiaren biltzar honetan geure burua indartu eta argudioak berrantolatu behar ditugu, sozialistak egiten ari garen politika onari balioa emanez", gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa