Politika
Akordioa
Agentziak | EITB MEDIA
Hala iragarri du Espainiako Gobernuak Juntsekin egindako itunaren ostean. Testu berri horretan, dagoeneko adostasuna eragiten zuten neurriak jasotzen dira, hala nola pentsioen balioa handitzea edo garraiorako laguntzak, eta PPk kontra egin duen beste batzuk.
Alberto Núñez Feijoo PPko presidentea, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
PPk iragarri du baiezko botoa emango diola Espainiako Gobernuak onartutako errege lege-dekretu berriari. Izan ere, adierazi du aurreko omnibus dekretuarekin alderatuta "zuzenketa" bat dela.
Hala, PP ezezkotik baiezkora mugitu da, Gobernuak Juntsekin testu berri bat adostu ostean. Horretan, adostasuna eragiten zuten neurriak jasotzen dira, hala nola pentsioen balioa handitzea edo garraiorako laguntzak, baina PPk aurka egin dien beste batzuk ere, familia kalteberen etxegabetzeen etetea hedatzea edo Parisko jauregi bat EAJri itzultzea, besteak beste.
Alderdi Popularrak bere botoa iragarri du X sare sozialean zabaldutako mezuen hariaren bidez, eta Alberto Nuñez Feijoo alderdiko presidenteak horren berri eman du. Sare horretan ere, gobernuko kideek "espainiar guztiak engainatu nahi izan zituztela eta gaizki atera zaiela" esan du.
Popularren arabera, Pedro Sanchezen Gobernuaren helburua beti izan da esatea PPk "ez diela laguntzen pentsiodunei, garraio publikoaren erabiltzaileei edo Valentziako GOIDIak kaltetutakoei", baina "gaizki atera zaie".
Aldeko botoa emango duen arren, PPk bere kritikei eutsi die, dekretu berriak "Gobernuak berriro ere neurriak ezin zirela zatitu esan zuenean gezurra esan zuela" edo "independentismoaren aginduari jarraitzen diotela" erakusten duelako.
Dekretu berriari dagokionez, popularrek nabarmendu dute Gobernuak "sartu nahi zituen" neurriak bertan behera geratu direla testuan, eta "BEZaren igoera" errefusatzen jarraitzeko edo okupen berehalako utzarazpena defendatzeko konpromisoa hartu dute".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa