13:46

Politika

AUZITEGI GORENA

Estatuko fiskal nagusiak Auzitegi Gorenean ukatu egin du Ayusoren bikotekidearen informazioa filtratu izana

AGENTZIAK | EITB Media

Ordu eta erdi iraun duen galdeketan, Alvaro Garcia Ortizek bere abokatuaren galderei soilik erantzun die. Halaber, nabarmendu du segurtasun arrazoiak direla eta telefono mugikorreko edukiak ezabatu egiten dituela.

  • Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusia, gaur, Auzitegi Goreneran iritsi berritan

    Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusia, gaur, Auzitegi Goreneran iritsi berritan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusiak epailearen aurrean ukatu egin du Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidentearen bikotekidearen (Alberto Gonzalez Amador) gaineko informazioa filtratu izana. Halaber, azpimarratu du segurtasun arrazoiak direla eta telefono mugikorreko edukiak maiz ezabatzen dituela —adierazi du kargura iritsi zenetik sei telefono mugikor izan dituela—. Hain zuzen ere, pasa den urriaren 23an aldatu zuen azkenekoz, epaileak bere bulegoa miatzea agindu baino astebete lehenago.

Estatuko fiskal nagusiak ikertu gisa deklaratu du Angel Hurtado epailearen aurrean, sekretuak agerraraztea leporatuta. Zehazki, Alberto Gonzalez Amadorrek bi delitu fiskal egin izana onartzen zuen mezuak ustez filtratu izanagatik ikertzen ari dira.

Ordu eta erdi iraun duen galdeketan, Alvaro Garcia Ortizek Estatuko Abokatutzaren galderei soilik erantzun die, ez ordea, epailearenei eta akusazioenei. Fiskaltzak, berriz, ez du galderarik egin.

Gonzalez Amadorrek auzitara jo zuen Madrilgo Fiskaltzak kaleratutako ohar informatibo bat zela eta. Bertan, horren abokatuak eta Julian Salto fiskalak trukatu zituzten mezu elektronikoak irakur zitezkeen, eta horietan egindako zerga iruzurra aitortzen zuen Ayusoren bikotekideak. Garcia Ortiz fiskalburuak bere gain hartu zuen ohar hori kaleratzearen ardura. 

Iturri juridikoen arabera, Garcia Ortizek ukatu egin du mezu elektronikoak edota Gonzalez Amadorren espedientea Fiskaltzari, kazetariei, Espainiako Gobernuari edo horren inguruari filtratu izana.

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen