Politika
Zigor Kode berria
Erredakzioa
Ministro Kontseiluak Zigor Kodearen erreformaren lege-aurreproiektua onartu du eguerdian. Neurri berrien artean, emakumeen kontrako indarkeria zigortzen dutenak daude.
Albisteak (1)
Zigor Kode berrian, bi figura berri agertzen dira: biziarteko kartzela berrikuspenduna eta segurtasun zaintza.
Lehenengo kasua biziarteko kartzelaren modukoa da, baina desberdintasun batekin: presoak gizarteratuta dagoela frogatzen badu, askatasuna lor dezake. Dena dela, presoak 25 eta 35 urte bitartean egon beharko du kartzelan, gutxienez. Hilketa terrorista, magnizidio, genozidio eta bestelako hilketa kasu batzuetan aplikatuko da.
Zigor Kodeko beste berrikuntzetako bat segurtasun zaintzarena da. Segurtasun neurri gisara aurkeztu du Gobernuak, eta, horren arabera, presoa beste 10 urtez kartzelan eduki dezake, zigorra bete ondoren, arriskutsua dela uste badu epaileak. Neurri hori hilketa, homizidio, bahiketa, sexu-eraso edo terrorismo kasuetan aplikatuko da.
Emakumeen kontrako indarkeria
Emakumeen kontrako indarkeriarekin lotutako hainbat berrikuntza ere jasotzen ditu lege-aurreproiektuak. Horidela eta, behartutako ezkontza eta emakumearen kontrako beste jarrera batzuk zigortu egingo dira.
Hiru urte arteko kartzela-zigorra jasoko dute emakume bat ezkontzera behartzen dutenek, eta sei hilabete eta urtebete arteko zigorra jasoko dute baimenik gabe pertsona baten irudiak zabaltzen dituztenek.
Gainera, jazarpen jarrerak ere tipifikatuko dira, eta bi urte arteko zigorrak aurreikusten dira, emakumea kontrolatzeko edo jazartzeko jarduerak egiten dituztenentzat.
Finantza eskandaluak eta kudeaketa txarra zigortu egingo dira
Zigor Kode berriak administrazio desleialen delituak zabalduko ditu finantza eskandaluen eta enpresen kudeaketa txarraren arduradunak jarraitzeko, baita enpresak porrot egitea eragiten dutenei ere edota hartzekodunen lehiaketan sartzen direnei.
Aurreproiektuko legearen testuan irakur daitekeenez, administrazio desleialaren delituak abusuaren bitartez egindako kudeaketa desleiala egiten duena zigortuko du, “arrisku egoera sortzen duena”.
Beste erreformak
Zigor Kode berriak gorrotoa bultzatzea zigortuko du, horren eragilea arrazoia arraza, erlijioa edo jatorria dela ere. Halaber, gizateriaren kontrako hilketak ukatzea zigortuko du erreformak, batik bat Holokaustoaren kasuan, eta biolentzia erabiltzea bultzatzen badu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa