Politika
FORU HAUTESKUNDEAK
AGENTZIAK | EITB Media
EH Bilduk (22), PSE-EEk (7) eta PPk (3) gaur egun duten ordezkaritza mantenduko lukete, eta EAJk batzarkide bat irabaziko luke (18) Elkarrekin Podemosen (1) kaltetan. Hortaz, EAJk eta PSE-EEk oposizioko talderen baten babesa beharko lukete gobernatzen jarraitzeko.
Gipuzkoako Batzar Nagusiak, artxiboko irudi batean. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia
Foru hauteskundeak gaur egingo balira, EH Bilduk irabaziko lituzke hauteskundeak Gipuzkoan, 22 ordezkari lortuta, azken hauteskundeetan eskuratutako ordezkari kopuruari eutsirik. EAJ litzateke bigarren indarra 18 ordezkarirekin, bat gora eginda, PSE-EEren (7), PPren (3) eta batzarkide bat galduko lukeen Elkarrekin Podemosen (1) aurretik. Datu horiek eskuan hartuta, EAJk eta PSE-EEk oposizioko talderen baten babesa beharko lukete gobernatzen jarraitzeko.
Aurreko hauteskundeetan gertatu bezala, EH Bildu izango litzateke boto gehien jasoko lukeen alderdia, botoen % 39,4 jasota (2023an baino 2,1 gehiago). EAJ izango litzateke bigarrena Gipuzkoan, botoen % 33 eskuratuta (0,4 puntu gehiago). Hirugarren postuan, PSE-EE legoke, botoen % 14,6rekin (1,4 puntu galduta), PP laugarren indarra izango litzateke, % 6,2rekin (0,2 puntu galduta), eta, azkenik, Elkarrekin Podemosek botoen % 4,8 eskuratuko luke, 1,8 puntu galduta.
Boto asmoari buruz ez ezik, erakundeen inguruan duten iritziari buruz galdetu diete Gipuzkoako herritarrei. Horren arabera, herritarren % 71,4k ez dute konfiantzarik politikan. Dena den, datuak zazpi puntu egin du hobera azken neurketatik (% 78,4).
Bestalde, administrazioen inguruan galdetuta, udalek lortu dute herritarren baloraziorik onena (5,71 puntu), Foru Aldundiaren (5,69 puntu), Eusko Jaurlaritzaren (5,40 puntu) eta Espainiako Gobernuaren (3,91 puntu) aurretik.
Gipuzkoako Foru Aldundiaz galdetuta, inkestan parte hartu dutenek 5,75eko nota jarri diote; oposizioari, berriz, 4,90ekoa.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa