Politika
DIPUTATUEN KONGRESUA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Jeltzaleek adierazi dutenez, transmisioa legez ezarri dute dagoeneko, eta eraikina euren esku dago jada.
Espainiako Gobernuak EAJri Parisen itzuli dion eraikina. Argazkia: EITB
EAJk adierazi duenez, Parisko jauregitxoaren jabetza alderdi jeltzalei lagatzea jasotzen duen omnibus dekretua atzera boatzeak ez du haren transmisioa baliogabetuko, eta, beraz, eraikina EAJren "esku dago jada". Jauregitxoa Cervantes Institutuaren egoitza da gaur egun.
Andoni Ortuzar buru duen alderdiak bere iritzia eman du, PPk, Juntsek eta Voxek omnibus lege-dekretuaren aurkako botoa iragarri ostean.
EAJko iturriek adierazi dutenez, lege-dekretu bati ezezkoa emateak "haren ondorioak berehala etetea eta indargabetzea" dakar, baina ez lege-dekretu horren indarraldian izandako ondorioak baliogabetzea. Zehaztu dutenez, transmisioa ezarri zen, eta "dagoeneko gauzatu da".
Hori dela eta, jeltzaleek azpimarratu dute lege-dekretua indarrean egon dela "indarrean jarri zenetik aldizkari ofizialean indargabetzea argitaratu arte".
EAJk Ignacio Astarloa Gorte Nagusietako Zuzenbide Administratiboko irakasleak bere Teoria y practica del decreto-ley en el ordenamiento español liburuan (euskaraz, Lege-dekretuak Espainiako ordenamenduan: teoria eta praktika) adierazitakoa ere aipatzen du.
Ildo horretan, EAJ pozik agertu da "oinarririk gabeko erresistentziak gorabehera, justizia egin baita" eta Marceau etorbideko eraikina, "Gestapok konfiskatua eta ondoren frankismoak okupatua, bere legezko jabearen esku dago eta".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa