08:46

Politika

Bakebidea

Aieteko konferentziaren jarraipena Baionan, Frantzia mugiarazteko

Erredakzioa

Lokarriren babesa duen forum horrekin bat egin dute, besteak beste, Giza Eskubideen Ligak, Batasunak, ABk, Berdeek, CGTk, CFDTk eta LABek.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iparraldeko hainbat alderdi, sindikatu eta gizarte eragilek Bakebidea izeneko mugimendua osatu dute, ETAk indarkeriari uko egin ziola iragarri zuenetik ia urtea bete denean.

Bakebideak, abendurako, Lokarri eta unibertsitateekin elkarlanean, Forum bat antolatu du Aieteko eragileekin Frantziako Estatua bakebidean mugiarazteko.

Aipatu mugimenduaren arabera, ETAk eman ditu soilik urratsak eta estatuek ez dute deus egin. Egoera hori ikusita, Aieteko konferentziako kideak bilduko ditu Baionan abenduaren 15ean. Lehenbiziko urrats horiek Iparraldean eman daitezkeela iritzi dio Peio Dufau CGT sindikatuaren bozeramaileak.

Giza Eskubideen Ligak, Batasunak, ABk, Berdeek, CGTk, CFDTk eta LABek osatzen dute, besteak beste, Bakebidea.

Gizarte zibilean hausnarketa eta eztabaida prozesua abian jarri nahi dute bakea eta berradiskidetzea lortzeko bidean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena