10:46

Politika

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Ansola: "Aldaketak, aldaketa egitearren, ez du esan nahi hobea izango denik"

eitb media

Bizkai Buru Batzarraren presidenteak azpimarratu du Ortuzar alderdi barruan egotea "oso garrantzitsua" dela, baina "normaltasunez" hartuko dutela beste hautagaitza batzuk aurkeztea.

  • Iñigo Ansola. Argazkia: EITB

    Iñigo Ansola. Argazkia: EITB

    23:47 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Ansola Kareaga Bizkai Buru Batzarraren presidenteak aitortu du bazekiela Andoni Ortuzarren asmoen berri, Euzkadi Buru Batzarrean esana zuen eta berriro presidente izateko hautagai izango zela, eta, hortaz, ez du ezustean hartu larunbatean argitaratu zuen gutunak.

Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean, BBBren presidenteak esan du "berebiziko" garrantzia duen pertsona dela Ortuzar alderdi barruan, eta "gauza garrantzitsuak" dituela alderdiak gaur egun "eskuartean".

Buru batzar guztietan aldaketa handiak izan ostean EBBren buruzagitzan pertsona berak jarraitzea alderdiaren eraberritzea hankamotz utziko lukeen galdetuta, Ansolak erantzun du "aldaketa nabarmena" egon dela alderdi barruan, eta EBBn ere "aldaketa garrantzitsuak" egongo direla.

Dena den, azpimarratu du "aldaketak, aldaketa egitearren", ez duela esan nahi datorrena "hobea izango denik". Argitu du Ortuzarrek jarraitzeko "prestasuna" erakutsi besterik ez duela egin, eta alderdikideen esku dagoela babesa eman ala ez erabakitzea.

EAJren etorkizuneko lidergoa martxora bitartean erabakiko da: Ortuzarrek berriz hautatua izatea bilatuko du

Zentzu horretan, adierazi du "normaltasun osoz" hartuko lukeela hautagaitza gehiago egotea. Izan ere, "beti" egon omen dira iritzi desberdinak alderdi barruan, baina horrek ez du esan nahi "liskarrak" daudenik.

Ansolak uste du etorkizuneko erronkek ere izan dezaketela zerikusia Ortuzarren erabakian, izan ere, gogorarazi du hor daudela "Sanchezen inbestidurarako akordioa, Estatutua betetzeko agindua…". Azken horren harira, azpimarratu du "Estatutu edo estatus berri bat negoziatzeko garaia" dela, eta hor Ortuzarrek "egiteko garrantzitsua" izan dezakeela.

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen