Politika
Gasteiz
EITB Media
2024ko aurrekontuetarako koalizio-gobernuaren eta talde subiranistaren arteko itunaren ostean, 2025ekoek ere nahikoa babes dute jada. Xehetasunak astelehenean emango dituzte jakitera.
Akordioa Gasteizko Udalean, EH Bildu, PSE-EE eta EAJren artean.
Gasteizko PSE-EEren eta EAJren arteko koalizio-gobernuak eta EH Bilduk akordioa erdietsi dute 2025eko aurrekontuak bultzatzeko, Gasteizko Udaleko iturriek EITBri baieztatu diotenez.
2024ko aurrekontuak ere alderdi horien arteko itun bati esker onartu zituzten. Gutxiengoan gobernatzen duten PSE-EE eta EAJ alderdien eta oposizioko indar nagusia den EH Bildu koalizioaren arteko akordio batek ahalbidetu zuen iaz ere aurrekontuak onartu ahal izatea. Orduko hartan, aurrekontuek gobernu-koalizioko alderdien aldeko botoak jaso zituzten, eta EH Bildu abstenitu egin zen.
Hiru alderdi horien arteko akordioak ez dira, ordea, aurrekontuetara mugatzen. Izan ere, esaterako, 2024ko urrian 2025erako ordenantza fiskalak onartu zituzten.
Akordio horren inguruko xehetasunak astelehenean emango dituzte jakitera, baina igande honetan zabaldu denez, Gasteizko Udalak 475 milioi euroko aurrekontuak izango ditu 2025ean; iazkoak baino handiagoak, beraz. EH Bilduk, besteak beste, etxebizita eta merkataritza arloetarako neurriak aurkeztu ditu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa