14:02

Politika

EAJ

Astelehenean hasiko da Euzkadi Buru Batzarra berritzeko prozesua

EITB MEDIA

Lurraldeetako exekutiboak berritu ondoren, jeltzaleen barne prozesua astelehenean hasiko da. Zalantza bakarra, egungo presidenteak jarraituko duen edo ez.

  • Egungo EBB, bilduta azken hauteskundeen ostean. Argazkia: EITB MEDIA

    Egungo EBB, bilduta azken hauteskundeen ostean. Argazkia: EITB MEDIA

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAJko militantziak proposatuko ditu alderdiaren zuzendaritza berrirako hautagaitzak. Ortuzarrek jarraitzen ez badu, kinieletan agertu den izenetako bat Aitor Estebanena da.

EAJk Kongresuan duen bozeramaileari Antena 3en galdetu diote ea bera izango den alderdiko presidentea Ortuzarrek orain duen kargua uztea erabakiko balu. Bere alderdiaren barruan eskatutako guztia beti onartu duela adierazi du eta, ildo horretan, jeltzaleen presidente izatea "ohorea" litzatekeela esan du. Hala ere, gogorarazi du militantziak hartzen dituela erabakiak.

Astelehenean hasiko da hurrengo lau urteetarako alderdiaren lehendakaria eta Euzkadi Buru Batzarraren sei burukide berriak aukeratzeko barne prozesua.

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen