Politika
DIPUTATUEN KONGRESUA
AGENTZIAK | EITB Media
Juntsek Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari eskatu zion konfiantza-galdea egin dezala, eta, horretarako, legez besteko proposamena aurkeztu zuen. Kongresuan gehiengoa duten PSOEk eta Sumarrek, ordea, erabakia bigarren aldiz atzeratu egin dute.
Francina Armengol Kongresuko presidentea, Mahaiaren bileraren atarian. Argazkia: EFE
Diputatuen Kongresuko Mahaiak oraingoz ez du hartu konfiantza-galdeari buruzko erabakirik. Carles Puigdemont buru duen Junts alderdiak konfiantza-galdea egiteko eskatu zion Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuari.
PSOEk eta Sumarrek gehiengoa dute Kongresuko Mahaian eta bigarrenez atera dute konfiantza-galdeari buruzko eztabaida, denbora irabazteko. Itxuraz, koalizio gobernuak denbora gehiago izan nahi du Juntsekin akordioa lortzen saiatzeko.
Juntsek legez besteko proposamena aurkeztu zuen pasa den abenduaren 9an Diputatuen Kongresuan, eta letratuek tramitazioa hastea ahalbidetu zuten. Mahaian abenduaren 17an aztertu zuen lehendabizikoz gaia eta erabakia atzeratu egin zuen.
PSOEk garrantzia kendu dio erabakia atzeratu izanari, tramitera onartuta ere otsailera arte ez delako osoko bilkurarik izango Kongresuan (urtarrilean ez da saiorik izaten).
Gauzak horrela, aukera guztiak zabalik daude oraindik: Juntsen legez besteko proposamena bere horretan onartzea, moldatzea edo atzera botatzea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa