Politika
Generalitatearen inkesta
Erredakzioa
CiUk aise irabaziko ditu hauteskundeak, eta PSC laugarren tokira jaitsiko da.
Kataluniako Parlamentua, erreferenduma babestu zuen saioan. EFE
Kataluniako herritarren % 74,1 independentziari buruzko erreferenduma deitzearen alde daude, Generalitatearen inkesta baten arabera.
Inkesta irailaren 28tik urriaren 3ra egin zuten, hau da, Kataluniako Parlamentuan politika orokorreko eztabaida egin eta gero. Eztabaida horretan, Artur Mas Generalitateko presidenteak hauteskundeak aurreratu zituen eta hurrengo legegintzaldian erreferenduma egitearen alde agertu zen.
Inkestaren arabera, hain zuzen ere, kataluniarren % 74,1 kontsultaren alde daude, eta % 19,9 aurka. PPren boto-emaileak baino ez dira aurka agertzen (% 65,8), eta gainerakoak, PSCrenak barne (% 59,5), aldiz, alde.
Dena dela, inkestan ez dute galdetu zer bozkatuko luketen balizko kontsulta horretan.
BOTO ASMOA
Azaroaren 25eko hauteskundeen harira, CiUk aise irabaziko lituzke, botoen % 26,3 eskuratuta.
PSC laugarren indarra izango litzateke, ERCren eta ICV-EUiAren atzetik, botoen % 3,1 baino ez lituzkeelako lortuko (duela urtebete, % 10,4 izan zituen).
ERCk botoen % 5,9 izango lituzke (+0,1); ICV-EUiAk, %3,4 (-2,1); PPk, %2,8 (-3,7); C's-ek, % 1,4 (+ 0,5) eta Sik, % 1,3 (- 0,2).
Boto-emaileen % 34,6k ez dakite zer bozkatu, % 1,6k boto zuria emango lukete, % 5,9k ez dute bozkatuko eta % 12,4k ez dute erantzun.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa