Politika
VENEZUELA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Imanol Pradalesek Edmundo Gonzalez Venezuelako "presidente legitimoa eta demokratikoki hautatua" dela aitortzea eskatu du, baita herrialdean atxilotutako oposizioko kideak askatzea ere.
Imanol Pradales, en una foto de archivo.
Imanol Pradales lehendakariak Edmundo Gonzalez Venezuelako "presidente legitimoa eta demokratikoki hautatua" dela aitortzea eskatu du, baita herrialdean atxilotutako oposizioko kideak askatzea ere.
Pradalesek X sare sozialean egin du hausnarketa hori, Venezuelako presidentetza hartzea aurreikusita dagoen egunean, Nicolas Madurok zein Edmundo Gonzalez oposizioko buruak bereganatu nahi dutena.
Lehendakariak nazioarteko erakundeen ebazpenen berri eman du; izan ere, horien arabera, 2024ko uztailaren 28ko hauteskundeek "ez zituzten berme eta estandar demokratikoak bete", eta, beraz, Edmundo Gonzalez Venezuelako presidente izatea babesten dute.
Hemen uzten dizuet Venezuelako herriari, demokraziari eta askatasunari buruzko nire gogoeta ¿¿¿
— Imanol Pradales (@Imanol_Pradales) January 10, 2025
Aquí os dejo mi reflexión sobre el pueblo venezolano, la democracia y la libertad ¿¿¿https://t.co/MEUk30xIaV
Horren aurrean, Maduroren Gobernuaren erantzuna "errepresioa eta oposizioaren jazarpena eta oinarrizko giza eskubideen urraketa areagotzea" izan dela deitoratu du.
"Venezuelako herriaren eta nazioarteko komunitatearen babesik ez duen erregimen autoritarioa da. Azken gertakaria Maria Corina Machado oposizioko buruaren atxiloketa eta ondorengo askapena izan da, Caracasen protesta martxa jendetsu baten ostean", kritikatu du.
"Zuzenbide Estatuaren defentsa, giza eskubideen errespetua, eskubide politikoak, adierazpen askatasuna eta boterean errelebo demokratikoa hartzea eskatzen dugu, modu baketsuan", adierazi du Urkulluk. Gaurkoa oso egun garrantzitsua da Venezuelarentzat. Gure jarrera, demokrata gisa, eta nirea, lehendakari gisa, Venezuelako herriaren, demokraziaren eta askatasunaren alde dago eta egongo da beti", argi utzi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa