Politika
ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN
O. A. | EITB Media
EAJren Bizkai Buruko Batzarraren presidenteak ez du argitu Andoni Ortuzar EBBren presidentea berriro kargura aurkeztuko ote den ala ez. Edozein kasutan, "gaur eta bihar aintzat hartu beharreko balioa" dela nabarmendu du.
Iñigo Ansola EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidentea, gaur, Radio Euskadin. EITB Media
Iñigo Ansola EAJren Bizkai Buru Batzarraren (BBB) presidenteak gaur azaldu duenez, EAJren barne prozesua "normaltasun osoz" eta "autokritika serioarekin" egiten ari dira. Lurraldeetako zuzendaritzak berritu ondoren, begirada guztiak Euskadi Buru Batzarreko (EBB) presidentean daude jarrita, eta, gaur-gaurkoz, ez dago argi Andoni Ortuzar berriro aurkeztuko den ala ez. Lehen itzulia urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra egingo da, eta, Batzar Nagusia, berriz, martxoaren 29an eta 30ean.
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, EAJren Bizkai Buruko Batzarraren presidenteak ez du argitu Andoni Ortuzar EBBren presidentea berriro kargura aurkeztuko ote den. Edozein kasutan, barruan edo kanpoan egonda ere, Andoni Ortuzar "gaur eta bihar aintzat hartu beharreko balioa" dela nabarmendu du Ansolak.
EAJk bere buruzagi guztiak aldatzea arazo izan ote litekeen galdetuta, Ansolak erantzun du hori ezin dela jakin.
Gaur El Economista hedabideak zabaldutako informazioaren arabera, Andoni Ortuzarrek pauso bat albora egingo du, Aitor Estebanen mesedetan.
Bestalde, Urdaibaiko Guggenheimen proiektuak eskualdearentzat, Bizkaiarentzat eta Euskadirentzat duen garrantzia azpimarratu du. Horren esanetan, Urdaibai ingurumen aldetik berreskuratzen eta ekonomikoki suspertzen lagunduko du. Halaber, masifikazioari beldurra galdu behar zaiola uste du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa