Politika
Kataluniako independentzia
Erredakzioa
ERCren ekimenak erreferenduma deitzeko Gobernu zentralak bakarrik duen eskumena Kataluniako Generalitateari pasatzea eskatzen zuen. Proposamenak 276 botu izan ditu aurka eta 42 alde.
Albisteak (2)
Diputatuen Kongresuak ERCren erreferenduma deitzeko ekimena errefusatu du, hark Gobernu zentralak bakarrik duen eskuma Kataluniako Generalitateari pasatzea eskatzen zuen. PPk, PSOEk eta UPyDk errefusatu dute. Halere, Alfred Bosh bozeramaile independentistak esan duenez, Katalunian autodeterminazioari buruzko galdeketa egingo dute, "demokrazia beti garaile" delako.
Boschek esan duenez, bere alderdiak nahi duena katalanek botua ematea da, hori egiteko eskubideak ez duelako legez kanpokoa izan behar. Halaber, ERCk ez dituela bide "baketsuak eta elkarrizketatzaileak" utziko azaldu du.
Legearen barruan ez dagoen bozketa horrekin Gobernu zentralari galdeketa horiek sei hilabeteko epean pasatzea bilatzen zuten, Konstituzioaren artikulua aldatuz.
Boschen hitzetan, Gobernuak egindako "mehatxuak" erreferenduma deitzeko aukeraren inguruan "ahultasunaren sintoma" dira. "Hautestontzietako gehiengoa erabiliko dute jendeak bozkatzea ekiditeko, independentziaren kontra daudenek ere", adierazi du. "PPk irabazi egingo du, baina ez du konbentzituko", gaineratu du. "Bozkatu egin nahi dugu eta hori egingo dugu, demokraziak beti irabazi egiten duelako", nabarmendu du.
Proposamenak 276 botu izan ditu aurka, 42 alde eta ez da abstentziorik izan. CiU, Izquierda Plural, EAJ eta Talde Mistoaren aldeko botuak izan ditu.
PP, PSOE eta UPyD alderdien ustez, ERCren proposamena ez da konstituzionala. Arturo Garcia Tizon popularrak esan duenez, testuak ez du zuzentasun teknikorik, eta bere alderdiak Errege Kartaren aurkako botua emango duela azaldu du.
‘Ez da irtenbidea’
Ramon Jauregi Batzorde Konstituzionalean PSOEko bozeramaileak esan duenez, alderdiak ez du beldurrik herriak bozkatzeko, baina Kataluniaren identitate arazoari irtenbidea ez zaiola emango uste du "independentziaren inguruko jarrerei buruzko galdeketa eginda". "Hori ez da ezeren irtenbidea, guztion arazoa baizik", azpimarratu du.
Artur Mas Generalitateko presidenteak hauteskundeak azarora aurreratu eta erreferenduma deitzeko asmoa iragarri ostean izan da eztabaida. Camp Nouen independentziaren aldeko oihuak ere izan ziren duela bi egun.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa