Politika
ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN
O. A. | EITB Media
Iruñeko alkateak bigarren agintaldiko lehen urtearen balantze positiboa egin du. Halaber, EH Bilduk Iruñean PSNrekin adostutako formulan sakontzea eta beste toki batzuetara esportatzea defendatu du.
Joseba Asiron Iruñeko alkatea, gaur, Radio Euskadin
Espainiako Gobernuak gaur abiatuko ditu Francisco Franco diktadorea hil zela 50 urte igaro direnerako antolatu dituen ekitaldiak, eta, testuinguru horretan, Joseba Asiron Iruñeko alkate eta Historiako irakasle ere badenaren arabera, eskuin muturraren gorakadaren aurrean, "zoritxarrez" ekitaldi horiek beharrezkoak dira frankismoaren eta faxismoaren ondorioak gogora ekartzeko.
Asironek Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, Franco hil eta bost hamarkada geroago oraindik ere pedagogia garrantzitsua da, zenbaitek Franco "zuritu" nahi dutelako, eskuin muturra Europa osoan indarra hartzen ari den honetan.
Bestalde, urtebete igaro da Asiron bigarrenez Iruñeko alkatetzara iritsi zenetik eta lehen urtearen balantze positiboa egin du, hiria "paralisi" egoeratik atera delako. Azaldu duenez, Iruñeko gobernu aurrerakoiak (EH Bildu, Geroa Bai eta Nafarroa Zurekin) bi aurrekontu onartu ditu bi urtetan, eta hainbat plan aurrera atera ditu, tartean, etxebizitza plana eta auzoetakoa. Horren esanetan, aurreko gobernuarekiko aldea "objektiboa" da, eta nabarmendu du horretarako formula "sektarismoa" alde batera uztea eta ezberdinen arteko akordioak lortzeko lan egitea dela.
PSNrekiko harremanaz galdetuta, Iruñean sozialistekin adostutako formulan sakontzea eta beste toki batzuetara esportatzea defendatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa