Politika
Auzitegi Gorena
agentziak | eitb media
Alberto Gonzalez Amadorren, Isabel Diaz Ayusoren senarraren, iruzur fiskalari buruzko ikerketaren filtrazioagatik zigor auzia ireki eta astebetera egin zuen.
Alvaro Garcia Ortiz fiskal nagusia, eskuinean. Argazkia: EFE
Guardia Zibilaren Operazio Talde Zentralak Auzitegi Gorebari bidalitako txosten baten arabera, Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusiak sakelako telefonoa aldatu zuen urriaren 23an, bere aurkako zigor auzia ireki eta astebetera.
Angel Hurtado epaileak fiskal nagusiaren bulegoa miatzeko eta bere telefonoak eta mezu elektronikoak atzemateko agindua eman baino astebete lehenago izan zen hori.
Txostenean, guardia zibilek Garcia Ortizi atzemandako bi telefono zenbakiak eta identifikatzaileak aztertu dituzte.
Hala, telefono zenbakietako batean, auzipetuta dagoen Pilar Rodriguez Madrilgo lurralde fiskalaren mezuak jaso omen zituen, eta bestea Ogasun Ministerioaren mendeko erakunde baten izenean dago.
Guardia Zibilak jakinarazi zuen ez zuela martxoaren 8tik 14ra arteko mezurik aurkitu fiskal nagusiaren sakelako telefonoan, hau da, ez zegoela mezurik Alberto Gonzalez Amadorren, Isabel Diaz Ayusoren senarraren, iruzur fiskalari buruzko filtrazioa ustez gertatu zen epean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar