Politika
Eusko Jaurlaritza
Agentziak | EITB Media
¡Lehendakariak Jose Antonio Agirreren idazmahaiaren aurrean emango du hitzaldia. "Erbestetik bere herrira urtez urte zuzentzen jarraitu zuen", goraipatu du Imanol Pradalesek sare sozialetan.
Imanol Pradales lehendakaria. Argazkia: Irekia
Imanol Pradales lehendakariak gaur emango du urte amaierako bere lehen mezua, joan den astean EAJk erbesteko Eusko Jaurlaritzaren Parisko egoitza zaharra berreskuratu ostean.
Horrela, Pradalesek Jose Antonio Agirreren mahaigainaren aurrean emango du hitzaldia, "urtez urte erbestetik bere herrira zuzentzen jarraitu zuelako", eta bere mezuetan "Euskadirentzat proiektu europarraren sorrerak zekarren aukera" nabarmendu zuelako, "bertan demokraziaren, giza eskubideen errespetuaren eta oparotasunaren bermerik onena ikusiz".
"60 urte baino gehiago igaro dira utzi gintuenetik, baina gaur egun bere ondarea inoiz baino biziago dago, eta ausardiaz gurea egiten dugu", idatzi du Pradalesek sare sozialetan. Bertan, urte amaierako mezuaren irudiak dituen bideo bat argitaratu du. Mezua osorik gaur 14:00etan zabalduko dute.
Pradalesen esanetan, "Euskadiren etorkizunak Europa berpiztua, indartua eta berritua behar du, bakea, askatasuna eta justizia soziala oinarri hartuta", Agirrerekin bat etorriz.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa