Politika
Heriotza
EITB MEDIA
66 urte zituela zendu da, denbora batez gaixo egon ostean. Laudion jaio zen, Ibarretxeren jaioterrian, eta bi alaba zituen.
Begoña Arregi eta Juan Jose Ibarretxe. Argazkia: EAJ Gipuzkoa
Begoña Arregi, Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren emaztea, hil da gaur, igandea, 66 urte zituela, EITBk jakin duenez.
Laudion jaio zen, Ibarretxeren jaioterrian, 1958an, eta bi alaba zituen. Emakume zuhurra eta isila zen.
Albistearen berri izan eta berehala, dolumin mezuak zabaldu dira sare sozialetan. Sareko bozeramaile Joseba Azkarraga (Ibarretxeren gobernuan Justizia sailburu izan zen), EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegi eta PPren Euskadiko presidente ohi Carlos Iturgaiz izan dira doluminak eman dituzten politikarietako batzuk, baita Ibarretxeren zenbait alderdikide ere, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia, adibidez.
Imanol Pradales lehendakariak argitaratutako mezuan, berriz, "dolumin bihotzekoena" eman dio Begoña Arregiren familiari, "une mingarri eta triste honetan". Osasun sailburu ohi Jon Darponek, bestalde, besarkada estua bidali dio Ibarretxeri.
Begoña Arregi goian bego! Lehendakari Ibarretxe besarkada estu bat. https://t.co/jkDdFc2rvR
— Jon Darpón (@jdarpon) December 29, 2024
Joseba Azkarraga izan da atsekabea erakusten lehena.
Begoren heriotzaren tristuarekin, inoiz ez bezala zurekin nago lehendakari Ibarretxe.
— Joseba Azkarraga (@josebaazkarraga) December 29, 2024
Inoiz ez dugu bere irribarrea eta alaitasuna ahaztuko. Goian Bego
EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegik Begoña Arregi estimu handitan zuela idatzi du X sare sozialean.
Bego Arregik utzi gaitu. Ohorea izan da niretzat berarekin izandako harremana: asko estimatzen nuen emakume abrtzalea eta apala.
— Arnaldo Otegi ¿ (@ArnaldoOtegi) December 29, 2024
Besarkada erraldoia Ibarretxe Lehendakariari eta bere senide eta lagunei.https://t.co/N7BWpK88oI
Carlos Iturgaizek ere sare sozial berean idatzi du bere dolumin mezua.
Asko sentitzen dut Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiaren emaztearen heriotza.
— Carlos Iturgaiz (@carlositurgaiz) December 29, 2024
Goian bego!
Siento mucho el fallecimiento de la esposa del ex lehendakari Juan José Ibarretxe.
Descanse en paz. pic.twitter.com/TkU8ijPZRm
Junts-eko presidente Carles Puigdemontek ere doluminak eman dizkio Ibarretxeri, eta Kataluniatik atsekabe mezu gehiago ere heldu zaizkie Arregiren senitarteko eta lagunei.
El meu condol al lehendakari Ibarretxe i a tota la seva família en aquesta hora trista per la pèrdua de la seva esposa. Que descansi en pau. https://t.co/28F9LPw9al
— krls.eth / Carles Puigdemont (@KRLS) December 29, 2024
Nire doluminik zintzoenak Ibarretxe Lehendakariari eta familiari.
— Quim Torra i Pla (@QuimTorraiPla) December 29, 2024
Amb una gran tristesa vull fer arribar el meu condol al lehendakari Ibarretxe, el president amic de Catalunya. Que tota la seva família i amics sàpiguen que molts som al seu costat, acompanyant-los. Goian Bego. https://t.co/6In8F6LdeR
Ibarretxe lehendakari @LHKibarretxe estimatua,
— Jordi Turull i Negre (@jorditurull) December 29, 2024
Zure emaztearen galerak eragindako une latz honetan, gure doluminak eman eta, batez ere, gure estimurik handiena agertu nahi dizugu. Besarkada handi bat zuretzat eta sendi osoarentzat.
Goian bego.
Estimat lehendakari Ibarretxe,… https://t.co/krUfdJavsh
El meu condol més sincer pel lehendakari Ibarretxe i tota la seva família. DEP
— Laura Borràs ¿ (@LauraBorras) December 29, 2024
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa