07:45

Politika

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Atzerritarrentzako lan baimenak, Indonesiako tsunamitik 20 urte eta Gabonetako parkeak

EITB MEDIA

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

  • Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak eskumenen eskualdaketarako egindako bilera bat. Argazkia: EFE

    Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak eskumenen eskualdaketarako egindako bilera bat. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abenduaren 24an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Atzerritarrentzako lan baimenak: Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak bilera teknikoa egingo dute gaur, ostegunean, atzerritarrei lan-baimenak emateko Euskadik bere gain hartuko duen eskumen berriaren xehetasunak zehazteko.

- Indonesiako tsunamitik 20 urte: 2004an Indiako ozeanoan izan zen tsunami batek 228.000 hildako eragin zituen. XXI. mendean izandako tsunamirik handiena izan zen, 9,2 graduko indarrarekin.

- Gabonetako parkea Gasteizen: Gaur zabalduko ditu ateak Gasteizko Gaboneko Haur Parkeak, eta urtarrilaren 5era arte egongo da irekita, Europa Biltzar Jauregian. 

Iruzkinak

    • logo eitb nahieran
      NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen