Politika
KATALUNIA
AGENCIAS | EITB MEDIA
Kataluniako presidente ohi eta Juntseko buruaren ustez, PSOEk Katalunian gertatutakoa "historiatik ezabatu" nahi du, "ezer gertatu ez balitz bezala". "Nazio arazorik ez duen Katalunia bat asmatzea" egotzi die sozialistei.
Carles Puigdemont, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohi eta Juntseko buruak ohartarazi du bere alderdiak ez duela Espainiako Gobernua babestuko, PSOEk Katalunia "hondoratzeko estrategiari" eusten badio. Buruzagi kataluniarraren hitzetan, ekonomikoki, sozialki, linguistikoko eta nazionalik ari dira sozialistak Katalunia erasotzen.
X sare-sozialean zabaldutako bideo batean, Puigdemontek esan du egun ez lukeela "inolaz ere" babestuko Pedro Sanchez Espainiako presidentearen Gobernua. Ildo berean mintzatu da Salvador Illa Generalitateko presidenteari buruz ere. "Sozialistek pentsatzen zuten jaso zituzten babesak txeke zuri bat zirela", esan du.
PSOEk Katalunian gertatutakoa "historiatik ezabatu" nahi duela uste du Juntseko presidenteak, "ezer gertatu ez balitz bezala", eta "nazio arazorik ez duen Katalunia bat asmatzea" egotzi die sozialistei.
Kataluniako gobernu independentisten eta milioika herritarren mobilizazioen lana txalotu du.
No hi ha prou propaganda per tapar tanta memòria. pic.twitter.com/DIJC8lKWbB
— krls.eth / Carles Puigdemont (@KRLS) December 24, 2024
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa