09:22

Politika

Erbesteko egoitza

Ministro Kontseiluak EAJri itzuli dio Parisko Marceu etorbideko eraikinaren titulartasuna

EITB MEDIA

EBBren arabera, erabakia "historikoa" da, jeltzaleek "hamarkadak" daramatzaten "aldarrikapen legitimo" bati erantzuten diolako. Eraikina EAJk erosi zuen 1937an, eta hainbat urtez Eusko Jaurlaritzaren egoitza izan zen erbestean.

  • EITB MEDIA

    EITB MEDIA

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euzkadi Buru Batzarrak (EBB) begi onez hartu du Espainiako Gobernuak hartutako erabakia, "EAJri Parisko Marceau etorbideko eraikinaren titulartasuna aitortzeko eta itzultzeko", alderdi jeltzaleak 1937an erosi zuena eta urte luzez Eusko Jaurlaritzaren erbesteko egoitza izan zena.

Agiri batean, EBBk adierazi du erabaki hori "bidezkoa" dela, eraikina EAJk erosi zuela onartzen baitu, "eta historikoa da, EAJk hainbat hamarkadatan planteatu duen bidezko aldarrikapen bati erantzuten baitio".

Ildo horretan, jeltzaleek eskertu dute "EAJko dozenaka kargudunek eta militantek urte hauetan egindako lana" eskertu du, "aldarrikapen horren garra bizirik mantenduz. Gaur ezagutu dugun erabakia denbora honetan guztian egin duen lan handiaren aitorpen eta omenaldirik handiena da".

Espainiako Ministroen Kontseiluak astelehen honetan, Memoria Demokratikoari buruzko 20/22 Legearen Bederatzigarren Xedapen Gehigarria betez, honako hau erabaki zuen: "Parisen (Avenue Marceau, 11) dagoen Estatuko Administrazio Orokorraren titulartasuneko higiezinaren jabetza Euzko Alderdi Jeltzaleari esleituko zaiola, eraikinak alderdi horrekin duen lotura historikoa kontuan hartuta".

Eraikinaren jabetza "berehala" eskualdatuko zaio EAJri, baina eraikina gaur egun okupatuta dagoenez eta Cervantes Institutuak erabiltzen duenez, erakunde horrek aldi baterako erabiltzen jarraitu ahal izango du, 2030eko abenduaren 31ra arte.

Denbora tarte horretan, Espainiako Gobernuak "merkatu errenta bat" ordainduko dio EAJri, eraikina erabiltzeagatik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena