Politika
AUZITEGI GORENA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Auzitegi Gorenean eman ditu azalpenak, eta ia bi ordu eta erdiko deklarazioan, Abalos ministro ohi sozialista defendatu du behin eta berriz, hark ere ez zuela legez kanpoko eskupekorik jaso esanez.
Koldo Garcia, Auzitegi Gorenera iritsi denean. Argazkia: EFE
Koldo Garciak, Jose Luis Abalos ministro ohi sozialistaren aholkulari izan zenak, ukatu egin du legez kanpoko komisioak jaso izana. Ziurtatu du ez zuela eskupekorik jaso legez kanpo enpresak kontratatzeagatik, ezta osasun materiala erosteagatik ere.
Auzitegi Gorenean deklaratu du gaur Garciak, bere izena duen auzia ikertzen ari den Leopoldo Puente magistratuaren aurrean. Bi ordu eta erdiz, magistratuaren, fiskalaren zein akusazioaren galderei erantzun die. Irmo ukatu ditu leporatzen zaizkion delitu guztiak, eta Abalosek ere komisiorik jaso zuen konstantziarik ez duela errepikatu du, behin baino gehiagotan. Halaber, bere deklarazioan PSOEko eta Espainiako Gobernuko kide bakar bat ere ez du seinalatu.
Garciak onartu du Victor de Aldama enpresaburua eta auzi honetako ustezko bitartekaria "gertutik" ezagutzen duela. Garraio Ministerioaren egoitzan harekin askotan topo egiten zuela esan du. Bere hitzetan, Air Europarekin lotutako kudeaketak tarteko, De Aldama sarri joaten zen Ministerioaren bulegoetara. Azken horrek atzo esandako guztia gezurra dela eta epaileari eman zion dokumentuko letra ez dela berea esan du Abalosen aholkulari ohiak.
Ikertu gisa egin duen deklarazioa amaitu ondoren, Fiskaltzak eta herri akusazioak (PP) eskatu bezala, magistratuak eutsi egin die Garciari aurrez ezarritako kautelazko neurriei. Hala, pasaporterik gabe jarraituko du eta 15 egunean behin epaitegira joan beharko du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa