05:00

Politika

Eskumenen transferentzia

Itsasertzaren Kudeaketa eta Zinematografia Eusko Jaurlaritzaren esku geratuko dira gaurtik aurrera

EITB Media

Maria Ubarretxenak eta Angel Victor Torresek eguerdian sinatuko dute eskualdaketa. Aldez aurretik, Erakundeak Koordinatzeko eta Bultzatzeko Azpibatzordea egingo da, egiteke dauden transferentzien erritmoa bizkortzeko.

  • Maria Ubarretxena sailburua eta Angel Victor Torres ministroa, uzatailean. Argazkia: EFE

    Maria Ubarretxena sailburua eta Angel Victor Torres ministroa, uzatailean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko ditu gaur Itsasertzaren Kudeaketaren eta Zinematografia- eta ikus-entzunezko jardueraren eskumenak, Transferentzien Batzorde Mistoak Madrilen egingo duen bileran eskualdatzea sinatzen duten momentutik.

Bilera 12:00etan izango da, Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko Ministerioan, Maria Ubarretxena Gobernantzako, Administrazio Digitaleko eta Autogobernuko sailburua eta Angel Victor Torres Lurralde Politika eta Memoria Demokratikoko ministroa buru direla.

Bertan izango dira Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa, Ibone Bengoetxea lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Nöel d'Anjou Ogasuneko sailburua eta Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua ere.

Aldez aurretik, 10:30ean, Erakundeak Koordinatzeko eta Bultzatzeko Azpibatzordearen bilera izango da, Maria Ubarretxena berarekin eta Lurralde Politikako Estatu idazkari Arcadi Españarekin. Foro horren helburua da egiteke dauden transferentzien erritmoa bizkortzea, eta gaurko bilera lau transferentziatan zentratuko da: Itsas Salbamendua, Meteorologia, Bizkaiko Makineriaren Zentroaren Kudeaketa eta, batez ere, Euskadik atzerritarrei lan-baimenak eman ahal izateko baimena emango lukeena. 

Imanol Pradales lehendakariak eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azaroaren 27an itxi zuten Itsasertza Antolatzeko eta Kudeatzeko eta Zinematografiako eskumenen eskualdaketa, Lankidetza Iraunkorreko Bitariko Batzordean. Batzorde hori koordinazio- eta lankidetza-organoa da, eta Eusko Jaurlaritzari transferitzeke dauden gaien negoziazioa gainbegiratzea du xede.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena