Politika
KATALUNIA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Xavier Godas buru duen Nova Esquerra Nacional hautagaitzak botoen % 42,2 lortu ditu, eta ez da nahikoa izan Junqueras gainditu eta presidentzia lortzeko.
Oriol Junqueras eta Elisenda Alamany. Argazkia: EFE
Oriol Junqueras ERCko presidente izendatu dute berriro, eta Elisenda Alamany alderdiko idazkari nagusi, Militancia Decidim hautagaitzak errepublikanoen kongresuko bigarren itzulia irabazi ostean. Mlitanteen botoen % 52,2 eskuratu dituzte Junquerasek eta Alamanyk.
Xavier Godas eta Alba Camps buru dituen Nova Esquerra Nacional hautagaitzak botoen % 42,2 lortu ditu.
ERCko militanteen % 80,04k, 6.429 afiliatuk, bozkatu dute telematikoki alderdiaren kongresuan, presidentea eta zuzendaritza berria aukeratzeko. Lehen itzulian, azaroaren 30ean, % 81,35era iritsi zen parte-hartzea.
Ikusmin handia zegoen ERCk hartuko zuen norabidea ezagutzeko. Izan ere, gobernagarritasunaren giltza du Katalunian, eta Espainiako Kongresuan Pedro Sanchezen gobernuari eusteko nahitaezkoak diren zazpi botoren jabe da.
Errepublikanoak barne krisian daude, eta ordezkaritza maila baxua dute: Generalitatetik kanpo daude, eta 2019an baino 1.500 militante gutxiago dituzte, milioi erdi boto galduta.
ERCren XXX. Kongresuan aukeratu dute zuzendaritza berria, hauteskundeetan gailentzen den zuzendaritzak ibilbide-orri politiko eta estrategiko berria aurkeztu beharko baitu ordurako, otsailaren erdialderako, eta militanteen oniritzia jaso.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa