Politika
Podemos
AGENTZIAK | EITB MEDIA
17 botoko aldea atera dio Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaile Miren Echeveste hautagaiari (385 boto bildu ditu).
Richar Vaquero, Podemos Euskadiren koordinatzaile nagusia. Argazkia: EFE
Bizkaiko Zirkuluen bozeramaile Richar Vaquero hautatu dute Podemos Euskadiren koordinatzaile nagusi. Guztira, 402 boto (% 46,5) eskuratu ditu, alderdi moreak jakinarazi duenez. Hain zuzen ere, tarte txikia atera dio beste hautagaiari, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Podemosen bozeramaile Miren Echevesteri, 385 boto lortu baititu.
Asteon, Vaquerok iragarri du, berak irabaziz gero, Errenteriko alkateorde Maite Gartzia izango dela alderdiko koordinatzaile laguntzailea.
Vaquerok Pilar Garridoren lekua hartuko du. Garridok ez zuen bere burua hautagai aurkeztu, azken hauteskundeetako emaitza kaskarrak tarteko.
Orain arte Bizkaiko Zirkuluen bozeramaile izan da Vaquero (Bilbo, 51 urte), eta 2023ko hauteskundeen ondotik, Elkarrekin Podemosen prokuradore izan da Bizkaiko Batzar Nagusietan.
Maisua eta psikopedagogoa da, eta masterra dauka Psikologia Klinikoan, gatazketako bitartekaritzan espezializatua.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa