Politika
Instrukzio Epaitegia
Agentziak | EITB Media
Epaileak onartu egin du Sumarreko diputatu ohiaren defentsak jarritako helegitea, eta Elisa Mouliaa aktoreari ohartarazi dio bere abokatua prest egon beharko dela egun horretarako, edo beste bat izendatu beharko duela.
Iñigo Errejon Sumarreko diputatu ohia. Argazkia: EFE
Madrilgo 47. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak berriro zabaldu du Iñigo Errejon Sumarreko diputatu ohiaren kontrako auzia, ustezko sexu-erasoa egotzita, eta urtarrilaren 16rako deitu ditu ikertua eta Elisa Mouliaa salatzailea. Gainera, azken horri ohartarazi dio bere abokatua prest egon beharko dela egun horretarako, edo beste bat izendatu beharko duela.
Iturri juridikoek jakitera eman dutenez, Adolfo Carretero epaileak onartu egin du Errejonen defentsak Carla Vall, abokatua salatzailearen (Elisa Mouliaa aktorea) abokatu gisa, pertsonatzea onartzen zuen probidentzia baten aurka jarritako errekurtsoa, eta orain errefusatu egiten du.
Erabaki horrek ondoriorik gabe uzten du azaroaren 11ko ebazpena, non auzia behin-behinean artxibatzea erabaki zuen. Epaileak abokatu horren haurdunaldi aurreratuagatiko baja medikoaren ondorioz hartu zuen erabakia. Orain zehazten duenaren arabera, ordea, "onartu egin zuen horretarako lzilegitasunik ez zuen abokatu batek egindako eskaera, bajan zegoelako eta ezin zelako bertaratu".
Behin auzia berraktibatuta, epaileak urtarrilaren 16rako deitu du Elisa Mouliaa, 11:00etan, eta ohartarazi dio "bere aukerako abokatuarekin etorri ahal izango dela, lehenago behar bezala pertsonatuta badago, edo ofiziozko abokatu bat izendatuko zaiola". Idatzi horretan azaldu du Carla Vall abokatuak epaitegiari jakinarazi ziola amatasun-bajaren ondotik urtarrilaren 8an hasiko zela lanean, eta, beraz, garaiz eta behar bezala pertsonatu ahal izango zela.
Iñigo Errejon ere egun horretarako deitu du ikertu gisa, baina 12:30ean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa