Politika
'Koldo auzia'
agentziak | eitb media
Leopoldo Puente epaileak hitzordua atzeratzeko eskaera atzera bota ondoren onartu du data ministro ohiak.
Abalos, Senatuan. Argazkia: EFE
Auzitegi Gorenak ostegunerako deitu du berriro Jose Luis Abalos, 'Koldo auzia'ren harira bere borondatez deklaratu dezan, ministro ohiak hitzordu hori atzeratzeko egin zuen eskaera Leopoldo Puentek atzera bota ostean.
Magistratuak erabaki horixe hartu du Abalosi deklarazioa hartzeko, pandemia garaian musukoen eta osasun materialaren kontratazioaren inguruan izan ziren irregulartasunak aztertzeko prozesuaren baitan.
Abalosek berak bidali dio epaileari idatzi bat ostegunean deklaratzeko prest dagoela adierazteko, Leopoldo Puentek borondatezko deklarazioa bertan behera uztea erabaki baitu hitzordua atzeratzeari uko egin ondoren.
Epaileak deklarazioaren atzerapena atzera botatzeko eman duen autoan agertzen denez, foruduna da deklaratzeko edo ez deklaratzeko erabakiaren jabe, baina ezin du ebatzi noiz egin, ezin ditu "izapideen denborak erabaki".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa