12:30

Politika

AURREKONTUAK

Elkarrekinek ez du oraingoz Arabako aurrekontua babestuko, eta 35 zuzenketa egin ditu

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Horrez gain, bi akordio politiko eskatu ditu: Aldundiak Etxebizitza Ministerioari zerga datuak ematea etxebizitza gune tentsionatuak izendatzeko, eta Aldundia erresidentzia pribatuetako langileen baldintzen negoziazioan sartzea.

  • Ramiro Gonzalez Arabako Batzar Nagusietan. Argazkia: EFE

    Ramiro Gonzalez Arabako Batzar Nagusietan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Elkarrekinek ez du gaur-gaurkoz Arabako Aldundiaren datorren urterako aurrekontua onartuko, eta 12 milioi euroko balioa duten 35 zuzenketa partzial egin ditu.

EAJk eta PSE-EEk ez dute gehiengo osorik Arabako Batzar Nagusietan, eta oposizioko talderen baten babesa behar dute 2025ko kontuek aurrera egin dezaten. Negoziazioak irekita dituzte EH Bildurekin, Elkarrekinekin eta PPrekin.

David Rodriguez eta Jose Damian Garcia-Moreno Elkarrekinen ordezkariek azaldu dute oraingoz ez dutela akordiorik lotu foru gobernuarekin, azken asteotan 10 bilera eginda ere.

Ituna posible ikusten duten arren, oraingoz 35 zuzenketa partzial aurkeztu dituzte, 12 milioi euroko kostuarekin.

Horrez gain, bi akordio "politiko" eskatzen dizkiote Aldundiari: Aldundiak Etxebizitza Ministerioari datu fiskalak helaraztea gune tentsionatuak izendatzeko eta alokairuaren prezioa kontrolatu ahal izateko, eta erresidentzia pribatuetako langileen lan-baldintzen negoziazioan Aldundia sartzea.

Azken hori da guztietan zailena, Elkarrekinen ordezkarien arabera.

Aipatutakoaz gain, garraio publikoaren deskontua % 20an uzteko, 18 urtetik beherakoentzat eta ikasleentzat doakoa izan dadin, foru suhiltzaileen egoera konpontzeko eta Gasteizko kaleetan bizi diren 106 pertsonari aterpea emateko neurriak proposatu dituzte.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena