16:24

Politika

Espainia

Konstituzioa berritu nahi du Sanchezek, "aurrerakada erreakzionarioaren" aurrean eskubideak "blindatzeko"

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Horri erantzunez, PPko buru Alberto Nuñez Feijook esan du Sanchez askatasun judiziala "hondatzen" eta "dekonstrukzio konstituzionala bultzatzen" ari dela.

  • Espainiako presidente Pedro Sanchez

    Espainiako presidente Pedro Sanchez. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Konstituzioaren zenbait artikulu aldatzearen alde agertu da Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchez, herritarrek lortutako eskubideetako batzuk (abortua, homosexualen arteko ezkontzak edota pentsioen balioa handitzea, besteak beste) "blindatze" aldera, "etorkizunean inork ukitu ez ditzan".

Espainiako Konstituzioaren urtemugaren kariaz Diputatuen Kongresuan egindako agerraldian egin ditu adierazpenok Sanchezek. Konstituzioa aldarrikatzeko modurik onena artikuluetako batzuk berritzea dela adierazi du bertan.

Horri erantzunez, PPko buru Alberto Nuñez Feijook esan du Sanchez askatasun judiziala "hondatzen" eta "dekonstrukzio konstituzionala bultzatzen" ari dela. Horren hitzetan, Gobernuko bazkideek badute eraginik horretan, "Konstituzioaren aurka baitaude", eta horiek gabe Sanchezek ez lukeelako presidente izateko babesik izango.

"Boto bakan batzuengatik prest dago Konstituzioa hondatu nahi duen birusa hezurretaraino sartzeko", esan du. "Gobernuan dagoenak gobernatu beharra dauka, alegia, presidente kargua ez da egonean egoteko", erantsi du.

Armengolen ustez, akordioa da "arrakastarako bide bakarra"

Kongresuko presidente Francina Armengolek, bestalde, politikan "arrakastarako bide bakarra" akordioa dela aldarrikatzeko baliatu du bere hitzaldia, nahiz eta onartu duen testuingurua ez dela "bereziki lagungarri, gehiengo osorik gabeko garai urduri honetan".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena