Politika
Katalunia
agencias | eitb media
Junquerasek eta Godasek botoen % 48,3 eta % 35,3 lortu dituzte, hurrenez hurren, eta Helena Solaren 'Foc Nou' hautagaitzaren (% 12,6) gainetik gertau dira. Lehen biak abenduaren 14ean lehiatuko dira bigarren itzulian.
Junqueras eta Godas.
Oriol Junqueras ERCko presidente ohia buru duen 'Militància Decidim' hautagaitza eta Xavier Godàs buru duen 'Nova Esquerra Nacional'-en hautagaitza izan dira larunbat honetako ERCren kongresu nazionalean boto gehien lortu dituzten bi hautagaiak, baina, babesen % 50 inork gainditu ez dutenez, bigarren itzulian lehiatuko dira, abenduaren 14an.
Junquerasek eta Godasek botoen % 48,3 eta % 35,3 lortu dituzte, hurrenez hurren, eta Helena Solaren 'Foc Nou' hautagaitzaren (% 12,6) gainetik geratu dira. Bigarren itzulira igaro diren bi hautagaitzek zerrenden erdia aldatzeko aukera dute, beti ere zerrendaburua mantenduta.
ERCko militanteen % 81,35ek (6.533 afiliatu) botoa telematikoki eman dute alderdiaren kongresuan, presidentea eta zuzendaritza berria aukeratzeko.
ERCk hartuko duen norabidea funtsezkoa da zenbait gaietan. Izan ere, gobernagarritasunaren giltza du Katalunian, eta Espainiako Kongresuan, Pedro Sanchezen Gobernua eusteko nahitaezkoak diren zazpi botoren jabe da.
Errepublikanoak barne krisian eta ordezkaritza maila baxuan daude: Generalitatetik kanpo, 2019an baino 1.500 militante gutxiagorekin, eta milioi erdi boto galduta.
ERCren XXX. Kongresuaren baitan kokatzen da zuzendaritza berriaren hautaketa, hauteskundeetan gailentzen den zuzendaritzak ibilbide orri politiko eta estrategiko berria aurkeztu beharko baitu ordurako, otsailaren erdialderako, eta militanteen oniritzia jaso.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa