19:53

Politika

Gernikako Estatutua

Itsasertzaren antolaketa eta ikus-entzunezko ekoizpenen eskumenen ezaugarriak

EITB Media

EAEk kudeatuko ditu, besteak beste, hondartzetako eta itsasoko sasoiko erabilerak, itsasoko zirkulazioa eta sarbidea, eta itsasertzeko eraikuntzak eta ustiapenak. Ikus-entzunezkoak ekoizteko laguntzez eta hizkuntza koofizialetan egindako zinematografia babesteko funtsaz ere arduratuko da.

  • Infografia: EITB

    Infografia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lankidetza Iraunkorreko Bitariko Batzordeak kostaldea eta zinemagintza eta ikus-entzunezko jarduera antolatzeko eta kudeatzeko eskumenak abenduaren 16an onartzeko konpromisoa hartu du gaur. Baina zeintzuk dira transferentzia horien ezaugarriak?

Itsasertzaren antolamendua eta kudeaketa

Horrek esan nahi du Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) honako hauek kudeatuko dituela:

- Hondartzetan eta jurisdikziopeko uretan sasoiko erabilerak baimentzea. Adibidez, hondartzetako udako liburutegiak, hondartzetako txosna eta kiosko desmuntagarriak, hamakak eta eguzkitakoak, haurrentzako jolas-guneak, udako zinemak, etab.

- Itsasorako igarobide eta itsasora sartzeko eremuetako baimenak, adibidez, urbanizazio-proiektuak, pasealekuak, bidegorriak, etab.

- Oro har desmuntagarriak ez diren instalazioetarako emakidak, baita desmuntagarrienak ere, hala nola:

1- Itsasoko eta lehorreko jabari publikoan zubiak, linea elektrikoak edo pasabide-obrak eraikitzea.

2- Itsaspeko eroanbideak edo hustubideak eraikitzea, itsaso eta lehorreko jabari publikora isurketak egiteko.

3- Ontziralekuak eta ontzitegi finkoak.

4- Akuikultura-ustiategi ez finkoak edo lau urtetik gorako epean erabiltzen direnak (hegalaburra gizentzeko kaiolak, adibidez).

5- Dragatze edo energia baliabideak ustiatzea, hala nola aerosorgailuak, etab.

Gainera, EAEk espazio horretan interes orokorrekoak ez diren lanak onartu eta egingo ditu.

Zinemagintza eta ikus-entzunezkoak

Eskualdaketa horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak honako hauek kudeatuko ditu:

- Ikus-entzunezkoak ekoizteko dirulaguntzak.

- Ikus-entzunezko alfabetizazio-politikak (zinema-aretoak sustatzeko, esaterako).

- Hizkuntza koofizialetako zinematografia babesteko funtsa, euskarazko ikus-entzunezko lanen ekoizpena, banaketa eta erakusketa bultzatzeko. Eusko Jaurlaritzak euskarazko ikus-entzunezko lanak ekoizteko, banatzeko eta erakusteko laguntzak kudeatuko ditu.

- Ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzu autonomikoen emaileek (publiko zein pribatu) funts horri egindako ekarpenak biltzea.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena