10:54

Politika

GOIDI

Sanchezek bere gobernuak Valentziako hondamendiaren inguruan egindako kudeaketa defendatu du

AGENTZIAK | EITB Media

Aitzitik, beste agintari batzuk egoerak eskatzen zuen mailan aritu ez zirela uste du. Alberto Nuñez Feijoo PPko presidenteak "berandu" iristea eta biktimak bere burua ustelkeriarengandik "estaltzeko" erabiltzea leporatu dio Espainiako gobernuburuari.

  • Pedro Sanchez Espainiako gobernuburua, gaur, Diputatuen Kongresuan

    Pedro Sanchez Espainiako gobernuburua, gaur, Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Gobernuak Valentziako hondamendiaren inguruan egindako kudeaketa defendatu du Pedro Sanchez presidenteak, eta, aitzitik, zenbait agintarik egoerak eskatzen zuen mailan aritu ez zirela, eta, hortaz, beren "errua" onartu beharko dutela azpimarratu du.

Goialdeko borraskak bereziki Valentzian eragindako larrialdiaren kudeaketaren berri emateko Diputatuen Kongresuan egin duen agerraldian, Sanchezek esan du ez datorrela bat Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidentearekin. Espainiako Gobernuburuaren arabera, ez da sistema autonomikoa huts egin duena, baina bai bertako kide batzuek. "Batez ere posizio oso altuetan dauden pertsona batzuk ez dira beren mailan egon, ez dute beren erantzukizuna ulertu edo, besterik gabe, muzin egin diote erantzukizunari", gaineratu du. 

Gainera, erantzukizunak argitzeko Diputatuen Kongresuan ikerketa batzorde bat osatzearen alde agertu da, baina hori aurrerago egin behar dela uste du. Azaldu duenez, orain premiazkoena desagertutako pertsonak bilatzea, azpiegiturak berreskuratzea eta kaltetutako eraikinak berreraikitzea da, eta aurrerago izango da ikerketa batzordea osatzeko aukera. 

Feijook "berandu" iristea eta biktimak bere burua ustelkeriarengandik "estaltzeko" erabiltzea leporatu dio

Goialdeko borraskak eragindako hondamendiaren kudeaketagatik autokritikarik ez egitea eta errua beste batzuei botatzea aurpegiratu dio Alberto Nuñez Feijoo PPko presidenteak Sanchezi. PPko buruzagiaren esanetan, lehen unean larrialdi nazionala izendatu behar zuen Espainiako Gobernuak. Horrez gain, bere azalpenak "berandu" datozela eta biktimak bere burua ustelkeriarengandik "estaltzeko" erabiltzea egotzi dio.

Santiago Abascal Voxeko buruzagiak, bere aldetik, Pedro Sanchez presidenteari leporatu dio Valentziako Erkidegoko hainbat udalerritan izandako biktimak "egunetan eta egunetan bakarrik uztea", "kalkulu politikoa" egiteagatik.

Hirugarren laguntza sorta

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak hirugarren laguntza sorta iragarri du goialdeko borraskak bereziki Valentziako Erkidegoan kaltetutakoei bideratuta. Zehazki, 2.274 milioi euroko balioa duten laguntzak iragarri ditu, besteak beste, ibilgailuak erosteko eta kaltetutako ehun produktiboa berritzeko.

Espainiako Gobernuko presidenteak gaur goizean agerraldia egin du Diputatuen Kongresuan, goialdeko borraskak eragindako hondamendiaren kudeaketa azaltzeko. Azaldu duenez, Ministroen Kontseiluak ostegun honetan onartuko duen hirugarren laguntza sortak 60 neurri jasoko ditu "normaltasunera itzultzeko".

Hirugarren laguntza sorta horren baitan, 465 milioi euroko diru partida bat prestatu dute ibilgailuak erosteko. Kasu horretan, dirulaguntzak zuzenak izango dira eta 10.000 eurora arte ez dira itzuli beharko. Halaber, laguntza horiek osagarriak izango dira Aseguruen Konpentsazio Partzuergotik jasotakoekin.

Dirulaguntzak baliatuta erositako ibilgailuek ez dute zertan berriak izan beharko. Gainera, laguntzek atzerako eragina izango dute urriaren 29tik. 

Era berean, Espainiako Gobernuak 1.200 milioi euroko dirulaguntza lerro bat onartuko du, autonomoek eta industria sektoreko enpresek beren instalazioak, ekipoak eta produktuen izakinak lehengoratzeko eta inbertsio berriak egiteko.

Bestalde, Sanchezek iragarri du sei milioira arteko mailegu hobaridunak eskainiko direla azken belaunaldiko teknologia eta makineria erosi nahi duten enpresa txiki eta ertainentzat. Horretara, 300 milioi euroko diru partida bat bideratuko da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena